6-Homira May Rezai

Jaghori, Afganistan, 1993

Afganistango hazara etniako kidea. Hamahiru urte zituela iritsi zen Homira bere familiarekin Erresuma Batura, talibanengandik ihesi, bizi-baldintza hobeen bila. Artean ez zekiten ingelesez.

Hamahiru urteren buruan, Zientzia Biomedikoetan lizentziatu zen Bedfordshireko Unibertsitatean. Ondoren, Astongo Unibertsitateko medikuntza-fakultatean egin zituen doktoretza-ikasketak. Gaur egun, haurdunaldian preeklanpsia eta beste zenbait arazo dituzten emakumeentzako diagnosi-proba eta botikak garatzen dituen Mirzyme Therapeutics Limited enpresan egiten du lan.

Birminghamen bizi da. Bertan, Afganistango zein beste gutxiengo etniko batzuetako neska eta emakumeak hezteko komunitate-proiektu ugaritan parte hartu izan du. 2018an, hiri horretako 30 urtez azpiko 30 pertsona inspiratzaileenen zerrendan sartu zuten, ikerkuntzan zein komunitatearen alde egindako lanagatik. Erresuma Batuko Afganiar Gazteen Elkartearen sortzaileetako bat ere bada.

 

 

 

Deskargatu irudia hemen klik eginda

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala