Bizilabeko gazteek Elgoibarko emakume ikertzaileen bisita jaso dute
Elgoibarko emakume ikertzaileak Bizilabera joan dira bisitan. Euren eguneroko lanaren berri eman diete gazteei eta euren arloari lotutako esperimentuak egin dituzte. Honi esker, STEM profesionalen inguruan izan ditzaketen irudi estereotipatuak hautsi emakumeak gertutik ezagutzeko aukera izan dute
Izan ere, oso garrantzitsua da zientzia eta teknologia arloan lan egiten duten pertsonen irudi erreala jasotzea gazteek, oraindik ere estereotipoek indar handia baitute. STEM profesionalen inguruan duten pertzepzio okerrek ez dute laguntzen arlo horiekiko interesa pizten. Pertzepzio okerren bide beretik, oso garrantzitsua da neska gazteengan eragitea. Izan ere, eragiten duten estereotipoen artean, zientzian diharduen pertsona gizonezkoa dela ikusten dute. Ondorioz, neskei zailagoa egiten zaie euren burua etorkizunean arlo horietan lanean ikustea. Hori dela eta, bisitan joan diren zientzia eta teknologia alorreko profesional guztiak emakumezkoak izan dira.
Horrez gain, STEM profesionalen kontakizunei esker, gazteek herriko zientzia eta teknologia enpresak ezagutu dituzte. Izan ere, Debabarrenean egindako gazteen STEAM diagnosiak agerian utzi zuen gazteen ehuneko handiak ez dakiela eskualdeko enpresetan zertan egiten den lan.
Honakoak dira Bizilabeko bisitetan parte hartu duten emakumeak:
- Cristina Montero: Zumarpe enpresako arkitektoa
- Eva Rodriguez: Tekniker-eko fisikaria
- Maialen Gurrutxaga: Kimikaria
- Miren Otal: AVS enpresako ingeniaria
Elgoibarko Bizilabeko gaztea "Gomazko autoa" egiten