Ikasturteko programa

Ikasturteko tailerra Bizilaben Laudioko gazteentzat

2023ko urrian hasita, 10 -14 urteko gaztetxoek zientzia eta teknologiako proiektuak egiteko aukera izango dute, STEM ikertzaile profesionalen eta hezitzaileen laguntzarekin. Izena emateko epea zabalik da jada!
Ikasturteko tailerra Bizilaben Laudioko gazteentzat

Deskribapena: BIZILABE. Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua da, 10-14 urte bitarteko gazteentzat, Elhuyarrek eta Laudioko Udalak sustatuta.

Noiz: 2023ko urrian hasi eta 2024ko maiatzean amaituko da.

Kokapena: Laudioko Gaztelekuan, Ugarte kalea, 4.

Baldintzak: hauek dira ikasturteko programaren ezaugarriak eta baldintza nagusiak:

PREZIOA10 €, hileko

--> Kuota hori % 90ean diruz lagunduta dago, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.

--> Ordainketa zuzenean Udalean egingo da; izena eman ondoren jakinaraziko da non eta nola egin ordainketa hori.

 Itzulketak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hileko kuota kobratu egingo da.

IZEN-EMATEAK

  • Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
  • Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
  • Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, generoa kontuan hartuko da itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.

LEKU-KOPURUA: 15 gazte talde bakoitzeko, izen-emateko irizpideak jarraituz.

IZENA EMATEKO EPEA: jada zabalik, talde bakoitzeko lekuak bete arte.

 

Hemen izena emateko formularioa