2021/03/22

Asteasuko gazteek zientzia-bizipenak izan dituzte joan den larunbatean

Joan den larunbatean, martxoak 20, gazteentzako zientzia- eta teknologia-tailerrak eskaini dira Asteasun, Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek martxan jarritako Bizilabe Tolosaldea ekimenaren baitan.
Asteasuko gazteek zientzia-bizipenak izan dituzte joan den larunbatean

Martxoan zehar, zientzia- eta teknologia-tailerrak antolatu dituzte eskualdeko bost herritan, eta zientzialariek eskainitako zientzia eta teknologia gaietara hurbildu dira eskualdeko neskak eta mutilak, eta esperimentatzeko aukera izan dute.

Asteasun bi saio izan dira, herriko Gaztetxean, adinaren arabera banatuta: 10-12 urte, lehenik, eta 13-14 urte, gero. Hainbat gazte hurbildu dira bertara, ikerketa bizitzera.

         

 

     

Hemen saioan ateratako argazki gehiago.

Eusko Jaurlaritza
Tolosaldea Lanbide Heziketa-2