2021/01/14

Hasi dira Soraluzeko gazteak Bizilabeko tailerretan

DBH 1-2 mailako Soraluzeko gazteentzako ekimena da hau, eta urtarrilaren 13an izan da lehen saioa.
Hasi dira Soraluzeko gazteak Bizilabeko tailerretan

Urtarrilaren 13tik maiatzaren 26ra bitartean izango dira saioak Soraluzeko Gaztelekun, asteazkenero, 15:30etik 17:00etara bitartean.

Lehen asteetan, zientzia eta teknologiako edukiak landuko dituzte. Helburua denetariko STEAM edukiak ikustea eta probatzea da; adibidez, automata bat edo katapulta bat eraikiko dute, mugikorretarako aplikazioak sortuko dituzte, programazioak egingo dituzte, etab.

Horren guztiaren gidari Saioa Aranburu Etxezarreta izango da, Elhuyarreko kidea, biologoa eta STEAM Hezkuntzan aditua. Emakume zientzialari erreferentea izango da, beraz.

Oraindik ere izena emateko aukera bada; anima zaitez!

 IZENA EMATEKO FORMULARIOA

ARGIBIDEAK

- Bizilabe.soraluze@gmail.com
- Saioa Aramburu Etxezarreta. 688 742 897
- www.bizilabe.elhuyar.eus/eu/soraluze 

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Soraluze BHI