8-Wanda Diaz Merced

Puerto Rico, 1982

Wanda Díaz-Merced astrofisikaria da, eta datu multzo-handiak soinu bihurtzen dituen teknika baten bitartez (sonifikazioa) unibertsoa aztertzen du. Izarrak entzuten dituen zientzialari itsua dela esaten dute zenbaitek.

Unibertsitatean Fisika ikasten ari zela, erretinopatia diabetiko batek itsu utzi zuen, eta arriskuan jarri zuen haren ibilbide zientifikoa, fenomeno astronomikoen zuzeneko behaketan oinarritua baitzegoen. Baina gaixotasunak ez zion gaina hartu anbizio profesionalari, kontrakoa baizik; izarrak ikusteko beste modu bat bilatzera bultzatu zuen. Hala, sonifikazioaren arloan teknika analitiko batzuen garapenean parte hartu zuen eta teknika horiei esker espazioa soinuaren bidez beha dezake, giza begiarentzat ikusezina den informazioa aztertuz.

Diazek Glasgoweko Unibertsitatean amaitu zuen doktoretza, eta, gero, Harvardeko Unibertsitateko Astrofisikako Smithsonian Zentroan lan egin zuen. Gaur egun, Hego Afrikako Ciudad del Cabo hiriko Behatoki Astronomikoan ari da lanean. Beste astronomo batzuek hauteman ezin dituzten izarren mugimenduak “ikusi” egiten ditu. Haren ikerketa-taldeak dagoeneko frogatu du soinuak giza begiarentzat ikusezina den informazioa eman dezakeela.

Espazioa ikertzeaz gain, ezgaitasunak dituzten beste pertsona batzuentzako aukerak sortzen laguntzen du, berak dioen bezala, desgaitasunak dituzten pertsonei zientzian parte hartzen uzten bazaie jakintzaren hazkundea ikaragarria izango baita.

Zer da sonifikazioa? Sonifikazioa zenbakizko datuak soinu-seinale bihurtzen dituen teknika da.

Wanda Díaz-Merced-i buruz gehiago jakiteko:

·        Wanda Díaz, la astrofísica ciega de Puerto Rico que descubre los secretos del Universo escuchando las estrellas.

·        Mujeres en Ciencia - Wanda Díaz, astrofísica.

·        Wanda Díaz Merced (Mujeres Bacanas).

 

Deskargatu irudia hemen klik eginda

 

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala