12-Jone Uria Albizuri

Algorta, 1990

Matematikan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta bertsolaria da.

Txikitan zientzietako ikasgaiak gustatzen zitzaizkion baina ez zeukan argi matematikaria izan nahi zuenik. Aitortu duenez, kasualitate-puntu bat badu matematika egin izanak. Karrera gustatu zitzaion, baina ez zuen espero matematika hain teorikoa edo abstraktua izango zenik.

Kontzeptu abstraktuak neurtzen dituen zientzia zehatza da matematika. Horretarako, ezarritako arau logiko batzuetatik abiatu, teoriak osatu eta haiekin zer demostratu daitekeen eta zer ez frogatzen saiatzen dira alderdi teorikoan lan egiten duten matematikariak, hala nola Jone Uria. Baina zer dira zehazki definizio, teorema eta frogapen matematikoak? Zein da esparru teorikotik aplikaturako bidea? Uriaren esanetan, matematika teorikoaren eta praktikoaren arteko lotura norabide bietan gertatzen da; hau da, badago teorematik abiatu eta horri aplikazioak bilatzen dizkionik, baina baita erabilera bat azaltzeko teoria garatu behar izan duenik ere.

Tesian, zuhaitz errotu erregularrak eta haien automorfismoen taldeak ikertu zituen. Elkarrizketa batean, honako adibide hau jarri zuen bere tesian ikertutakoa azaltzeko: “Nire tesian ikertu nituen taldeetako batek Hanoiko dorreen problema deskribatzen du. Demagun hiru makila dauzkagula eta 5 disko lehen dorrean kokatuta, oinarrian diskorik handiena eta goian txikiena. Helburua da 5 diskoak ordena berean kokatuta egotea 3. zutabean. Araua da diskoak banan-banan mugitu behar direla zutabetik zutabera eta ezin dela handiagoa den disko bat txikiago baten gainean inoiz egon. Bada, jolas hori zuhaitzen automorfismoen talde batek deskriba dezake, disko-kopurua edozein izanik ere”.

Dibulgazioari dagokionez, bertsotara eraman ditu matematikak. Esaterako, #bertsomate Youtubeko kanalaren bitartez kontzeptu matematiko desberdinak azaldu ditu: funtzioak, simetria, permutazioak, zenbaki-motak, zirkunferentziak... Berria egunkariko Arkupean iritzi-ataletik ere hainbat kontzeptu matematiko erabiltzen ditu aktualitateko gaiak lantzeko.

 

Jone Uria Albizuriri buruz gehiago jakiteko:

·        Zientzialari: Jone Uria Albizuri (Elkarrizketa – bideoa)

·        Berria egunkariko Arkupean ataleko iritzi-artikuluak

·        Materia, bere buruaz galdezka (Jone Uria eta Jose Ramon Etxebarriari elkarrizketa)

·        Jone Uria Albizuriri Unibertsitatea.net-en egindako elkarrizketa

 

Deskargatu pdf-a hemen klik eginda

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala