10-Maddi Astigarraga Bergara

Deba, Gipuzkoa, 1997

Zientzia Biomedikoen gradua ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Ondoren, Ilustrazio Zientifikoko graduondokoa eta Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza masterra egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Eskolaz kanpoko irakasle gisa lan egin izan du. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostia Research group on Education And Multilingualism (DREAM) ikerketa-taldeko ikertzailea da. Haren interesgune nagusiak irudiaren funtzio komunikatiboa eta marrazketak irakurtzen duguna ulertu eta ikasteko prozesuan izan ditzakeen erabilerak dira. Ikertzaile-lanaldia ilustratzaile zientifiko gisa egiten duen lanarekin uztartzen du.

2022ko Jot Down lehiaketa irabazi zuen, ilustrazio zientifikoaren adarrean, "Ikusezinak" ilustrazioarekin, zeinak emakume zientzialarien ikusgaitasunik eza irudikatzen baitzuen.

Maddiri buruz gehiago jakiteko:

 

 

Deskargatu irudia hemen klik eginda

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala