2021/03/15

Zientzia-bizipenak Alkiza eta Irurako gazteentzat azken asteburuan

Martxoaren 12an Alkizan eta martxoaren 13an Iruran, gazteentzako zientzia eta teknologiako tailerrak eskaini dira Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek martxan jarritako Bizilabe Tolosaldea ekimenaren baitan.
Zientzia-bizipenak Alkiza eta Irurako gazteentzat azken asteburuan

Martxoan zehar zientzia- eta teknologia-tailerrak antolatu dituzte eskualdeko bost herritan, 10-14 urte bitarteko neskek eta mutilek zientzia eta teknologia gaietara hurbildu eta esperimentatzeko aukera izan dezaten; guztia zientzialarien eskutik.

Saioak frontoian eta herriko plazan izan dira, hurrenez hureen, eta hainbat neska eta mutil hurbildu dira bertara.

      

Hemen daude Alkizako saioko argazki gehiago.

Eta hemen, Irurako saioko argazkiak.

Eusko Jaurlaritza
Tolosaldea Lanbide Heziketa-2