2019/06/18

Gazteentzako ikasturteko programa Ermuko Bizilaben

Ermuko Bizilaben eskolaz kanpoko eskaintza izango da urritik aurrera eta ikasturte osorako. Gazteek, nahi duten edo irudikatzen duten proiektu teknologikoa eraiki ahal izango dute, arloko profesionalen eta adituen laguntzarekin.
Gazteentzako ikasturteko programa Ermuko Bizilaben

Besteak beste honako gisako jarduerak egingo dituzte: janariaren DNA ateratzen ikasiko dute,  taldeka etxe egokituak diseinatuko dituzte ikuspegi sozial eta teknologikoa uztartuz, materialen propietateak ezagutuko dituzte Slime tailerraren bidez, nano-teknologietara hurbilduko dira, Escape room bat egiteko frogak asmatuko dituzte, etxeko tresnekin zientzia esperimentu txikiak egingo dituzte, etab. Gainera, gazteek hautatutako erronka bati aurre egingo diete taldeka garatuko duten zientzia edo teknologia-proiektu baten bidez.

Hauek ikasturterko programaren ezaugarriak eta baldintzak:

  • Tokia: Izarra Center
  • 2019ko urriaren 3tik aurrera
  • ostegunetan
    - 17:00etatik 18:30etara (10-12 urte)
    - 18:30etatik 20:00etara (13-14 urte)
  • 10 - 14 urteko gazteak
  • 18 €/hileko, neska edo mutil bakoitzeko
  • Plaza mugatuak 15 lagunentzat, saio bakoitzean
  • Izena emateko epea: ZABALIK.

Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan izena eman ahalko du.

Hemen izena emateko formularioa.

Eusko Jaurlaritza
Debegesa