Ikasturteko programa

Bizilabe Elgoibar 2023-2024 ikasturterako izen-ematea

Bizilabe Elgoibar 2023-2024 ikasturterako izen-ematea

JARDUERAREN BALDINTZAK

Deskribapena: Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua da Bizilabe, 10-16 urte bitarteko gazteentzat, Elhuyarrek eta Elgoibarko Udalak sustatua.

Noiz: 2023ko urrian hasi eta 2024ko maiatzean amaituko da.

Kokapena: IMH Campusa. Azkue bailara, 1.

Baldintzak: hauek dira ikasturteko programaren ezaugarriak eta baldintzak, espazio bakoitzerako.

PREZIOA

  • Kuota arrunta: 18 €, hileko
  • Familia ugaria: 10 €, hileko
  • Guraso bakarreko familiak: 10 €, hileko
  • Langabezian dauden pertsonak: 10 €, hileko
  • Familia ugariak izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea: 10 €, hileko
  • Gizarte izaerako laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten familiak: 4 €, hileko

 --> Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.

--> Kolektibo zaurgarriek lehentasuna izango dute ekainaren 22ra arte. Ekainetik aurrera bigarren izen-ematea zabalduko da eta orduan ez da irizpide hau aplikatuko.

--> Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-elgoibar@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratu egingo da.

--> Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan emandako kontu-korrontearen zenbakian.

--> Itzulketak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hilean kuota kobratu egingo da.

IZEN-EMATEAK ETA LEKU-KOPURUA

Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

Generoaren % 40aren proportzioak lehentasuna izango du kolektibo zaurgarrien proportzioaren aurrean.

Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.

Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa eta zaurgarritasuna) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.

Parte-hartzaileen guztizko kupoa, talde bakoitzeko, 15 gaztekoa izango da. Hortik aurrera, itxarote-zerrenda irekiko da.

Irailaren 19tik aurrera hasiko gara izena eman dutenekin harremanetan jartzen.

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa