Aviso legal
Identifikazio-datuak
Webgune hau Elhuyar Fundazioaren jabetzakoa da, eta CC'-BY-NC-ND lizentziapeko lagapena du.
Datu-pertsonalen babesa
- ZURE DATUEN ARDURADUNA
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua) ezarritakoa betez, bezero eta erabiltzaileek emandako datu pertsonalak Elhuyar Fundazioak tratatuko ditu.
- IDENTIFIKAZIO-DATUAK
Erakundearen izena: Elhuyar Fundazioa; IFK: G20780896; helbidea: Zelai Haundi 3, Osinalde industrialdea, 20170 Usurbil, Gipuzkoa; tel: 943363040; h.el.: elhuyar@elhuyar.eus; webgunea: elhuyar.eus; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-134 zenbakiarekin erregistratua, eta eskritura Pedro Antonio Baraibar Askobereta notarioak Donostian 2002ko urriaren 24an onartua.
- TRATAMENDUAREN XEDEA
Erregistroan emandako datu pertsonalak beharrezkoak dira interesdunak eskatutako zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta xede hauekin erabiliko dira:
- eskatutako zerbitzua hobetzeko edo zerbitzuarekin gorabeherarik izanez gero, beharrezkoa bada interesdunekin harremanetan jartzeko.
- Bizilabe proiektuaren baitan egiten diren ekintzetan partehartzaileei ateratako argazkiak edota grabatutako bideoak datu pertsonaltzat hartzen direnez, aurreko atalean onartutako datu pertsonalen arduradunak, eta lege-ohar honetako ‘HARTZAILEAK’ eta ‘ESKUBIDEAK’ ataletan aipatutakoek izango dituzte partehartzaileen datuak. Irudi edo argazki horiek proiektuaren promoziorako erabil ditzakete ELHUYAR FUNDAZIOAK eta ELGOIBARKO UDALAK, baina baita proiektuan sustatzaile, babesle eta kolaboratzaile direnek ere, betiere proiektuaren promozio, komunikazio eta jakinarazpenetan erabiltzeko soilik.
14 urtetik beherakoen kasuan, tutoreek emandako baimena hartuko da kontuan.
Bizilaberen webguneko harremanetarako eta tailerretan izena emateko formularioa bete dutenen datuak xede hauekin erabiliko dira: Bizilabe proiektuaren promozio, komunikazio edo jakinarazpenetarako.
- ZENBAT DENBORA GORDEKO DIREN
Emandako datu pertsonalak gordeko dira xede diren proiektuek dirauten bitartean, eta harik eta interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla aurreikusi arte.
- HARTZAILEAK
Aurreikusitako xedeak betetzeko, ELGOIBARKO UDALARI jakinarazi ahal izango zaizkio datu pertsonalak zein proiektuen testuinguruan ateratako argazkiak edo irudiak. Tratamenduaren xedean aipatu moduan, proiektuen testuinguruan ateratako argazkiak edo irudiak eta izen-abizenak proiektuaren babesle, kolaboratzaile edo hedabideei helarazi ahalko zaizkie.
Europako Esparru Ekonomikotik kanpo, herrialde, eskualde edo sektore jakin batzuei baino ezingo zaizkie jakinarazi datuak: Europako Batzordeak babes-maila egokia eskaintzen dutela onartu eta haien inguruko erabaki bat hartu duenean; helmugan datuek izango duten babesaren inguruan bermeak eskaini dituztenean; eta salbuespenetako bat aplikatzen denean, zeintzuen bidez aukera baitago datuak babes-berme egokirik gabe transferitzeko, datuen titularraren interesekin edo interes orokorrekin lotutako beharragatik.
- ESKUBIDEAK
Pertsona orok du eskubidea bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, aurka egiteko edo beste norabait eramateko. Horretarako, goian azaltzen den helbidera idatzi edo datuensegurtasuna@elhuyar.eus helbidera mezu bat bidali besterik ez da egin behar, baliatu nahi den eskubidea adierazi, eta NANaren kopia edo identifikatzeko balio duen beste dokumenturen baten kopia erantsi.
Halaber, adierazitako adostasuna une oro bertan behera uzteko eskubidea du. Baimena ukatzeak ez du inolako eraginik izango baimena ukatu aurretik egindako erabileraren zilegitasunean.
Eskubidea du erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintariaren aurrean, baldin eta uste badu bere eskubideak urratu direla bere datu pertsonalen babesari dagokionez.