2022/10/04

Hasi da 2022-2023 ikasturtea Abanto-Zierbenako Bizilaben

Lehenengo aldiz zientzia- eta teknologiako jarduerak egingo dituzte 10-14 urte bitarteko gazteek, Bizilaben, 2022-2023 ikasturtean. Oraindik ere badago izena emateko aukera. Animatu eta eman izena!
Hasi da 2022-2023 ikasturtea Abanto-Zierbenako Bizilaben

Astelehenean hasi zen ikasturtea Elhuyarrek Abanto-Zierbenako Udalarekin batera martxan jarritako Bizilabe zentroan. Lehenengo aldiz, Abanto-Zierbenako 10-14 urte bitarteko neska-mutilek zientzia- eta teknologiako jarduerak egiteko Bizilabeko Izan ikertzaile, asmatzaile aisialdi-eskaintza dute. Hurrengo astean izango dute hurrengo saioa.

2022ko urritik 2023ko maiatzera STEAM arloko hezitzaile baten gidaritzapean arituko dira lanean. Lehenengo hiruhilekoan, denetariko zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte, diziplina desberdinak ezagut ditzaten. Urtarriletik aurrera, berriz, proiektuak garatuko dituzte taldeka.

Ohiko eskaintzaz gain, urtean zehar zenbait ekimen ere egingo dira: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, ikertzaile profesionalen bisitak, inguruko profesionalak ezagutzearekin batera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitak eta ikasturte-amaierako erakustaldia, besteak beste.

Oraindik ere baduzu izena emateko aukera; beraz, animatu, eta eman izena Abanto-Zierbenako Bizilaben!

Egutegia eta lekua

  • TOKIA: Abanto-Zierbenako Gaztegunea. Bizkaia plaza, 3 (atzealdea).
  • EGUNA ETA ORDUAK: Astelehenetan
    • LH 5-6 --> 17:00-18:30
    • DBH 1-2 --> arratsaldean

Informazio gehiago hemen