Ikasturteko programa
Ikasturteko zientzia-programa Abanto-Zierbenako Bizilaben
2022-2023 ikasturtean, lehen aldiz, Izan asmatzaile ikertzaile programa jarriko da martxan herriko gazteentzat

2022ko urrian hasi eta 2023ko maiatzean bukatuta, Bizilabe eskaintza berria izango da Abanto-Zierbenako 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat.
Hauek dira ikasturteko programaren ezaugarriak eta baldintzak:
- TOKIA: Abanto-Zierbenako Gaztegunea. Bizkaia plaza, 3 (atzealdea).
- EGUTEGIA ETA ORDUAK: Astelehenetan
- LH 5-6 --> 17:00-18:30
- DBH 1-2 --> arratsaldean, zehazteke
- PREZIOA:
- Kuota arrunta: 15 € / hiruhileko
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 € / hiruhileko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € / hiruhileko
*OHARRAK
- Kuota guztiak % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan
- Kuota-murriztapeneko kasuan, horren agiria eskatuko da
- Tailerretan parte hartzeko derrigorrezko baldintza da Abanto-Zierbenan erroldatu edo eskolaratua egotea.
- Irailaren 30ean amaituko da izena emateko epea. Ordura bitartean jasotako izen-emateen artean dauden tokiak banatuko dira. Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
Lehen epean tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da; tokiak libre gelditzen badira, aldiz, udan zehar ere izen-ematea zabalik geratuko da. - Taldea osatzeko kopuru minimo bat dago; ez bada taldea osatzen jarduera bertan behera geratuko da.