Ikasturteko programa

'Izan ikertzaile eta asmatzaile' ikasturteko tailerra Beasaingo Bizilaben

2026ko urritik 2027ko maiatzera bitarte Beasaingo gazteentzako zientzia- eta teknologia-tailerrak, Beasaingo Gaztelekuan.
'Izan ikertzaile eta asmatzaile' ikasturteko tailerra Beasaingo Bizilaben

 

Eman izena Beasaingo Bizilaben

 

Beasaingo Bizilabe zientzia eta teknologia sustatzeko gazteentzako aisialdi-programa da, Beasaingo Udalaren eta Elhuyarren eskutik. 

  • Noiz: 2026ko urrian hasi eta 2027ko maiatzean amaituko da.
  • Kokapena: Oriamendi kalea 4, Beasaingo Gaztelekua.  

ORDUTEGIAK

Asteartetan, bi aukera (LH 5 - 6)

  • 17:00-18:30 
  • 18:30-20:00

PREZIOA eta KOBRAKETAK

Ordainketa BAKARRA egingo da, ikasturte hasieran. Behin ikasturtea hasita, ez da onartuko kuotak baliogabetzea edo itzultzea.

  • Kuota arrunta: 45€/ikasturtea.
  • Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 30€/ikasturtea
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentsa: 12€/ikasturtea

 

  • Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta dago, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
  • Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria onartuta daudela jakinaraztean aurkeztu beharko dute helbide honetan (udala@beasain.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da. Mezuan seme-alabaren datuak adierazi behar dira (izen-abizenak, kokapena eta maila).
  • Udalak kudeatuko ditu ordainketak.

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. Honako irizpideak  hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:

  • Lehen irizpide moduan, Beasainen erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna.
  • Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
  • Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
  • Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.

IZENA EMATEKO EPEA

Uztailaren 17tik irailaren 15era arte.

  • Gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 18an.

 

Eman izena Beasaingo Bizilaben

 
ELH_RGB_CLAIM.png
beasaingo-udala-2024-8c6c8293.png