Asmatzaile eta ikertzaile izateko, zatoz Bizilabeko asmakuntzen fabrikara!

Eskolaz kanpoko eskaintza berria Bilbon. Nahi duzuna diseinatzeko aukera, zientzialari eta teknologo profesionalak laguntzaile direla. Zientzia eta teknologiako arlo askotako asmakuntzak, gailuak, eta objektu erabilgarri nahiz ez erabilgarriak diseinatu eta eraikitzeko. Egunero asmakuntza bat. 2018ko irailetik 2019ko ekainera bitartean, eman izena eta hiru hilabeteko tartean izan asmatzaile! Zatoz, bakarrik edo lagunekin.

  • Asmatzaile eta ikertzaile izateko, zatoz Bizilabeko asmakuntzen fabrikara!
  • 2018-09-17T17:00:00+02:00
  • 2019-06-18T21:00:00+02:00
  • Eskolaz kanpoko eskaintza berria Bilbon. Nahi duzuna diseinatzeko aukera, zientzialari eta teknologo profesionalak laguntzaile direla. Zientzia eta teknologiako arlo askotako asmakuntzak, gailuak, eta objektu erabilgarri nahiz ez erabilgarriak diseinatu eta eraikitzeko. Egunero asmakuntza bat. 2018ko irailetik 2019ko ekainera bitartean, eman izena eta hiru hilabeteko tartean izan asmatzaile! Zatoz, bakarrik edo lagunekin.
  • Asmatzaile eta ikertzaile izateko, zatoz Bizilabeko asmakuntzen fabrikara!
  • Noiz 2018/09/17 17:00 - 2019/06/18 21:00
  • Non Deustuko Udaltegia (Bizilabe gunea), Agirre lehendakaria, 42
  • Kontaktu telefonoa 688829056
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal
Asmatzaile eta ikertzaile izateko, zatoz Bizilabeko asmakuntzen fabrikara!
Proiektu zientifiko-teknologikoak Bizilaben

Esperimentatzeko, ikertzeko eta zure sormena garatzeko gogoa baduzu, hau da zure lekua; izentzia eta teknologiako gai desberdinetako ikerketa-proiektu teknologikoak eta zientifikoak egiteko gunea da hau.

Ezaugarri orokorrak

  • Bilbon erroldatuta egotea
  • 12-17 urte izatea
  • hiru hileko iraupena, 2018ko irailetik 2019ko ekaina bitartean (eskola-egutegiko oporrak salbu), edozein unetan izena emanda
  • astean behineko saioak: astelehena, asteartea edo asteazkena
  • 1,5 orduko iraupena
  • Prezioak:
    • arrunta = 15 €
    • familia ugaria = 10 €
    • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) = 4 €
  • ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira.
  • Deustuko udaltegian, Bizilabe gunean (Agirre lehendakaria, 42. BILBO)
  • gutxienez 5 eta gehienez 22 kideko taldeak

Ezaugarri bereziak

  • 12-14 urteko gazteak
    • Astelehena, asteartea edo asteazkena
    • 17:00-18:30 bitarteko saioak
  • 15-17 urteko gazteak
    • Astelehena, asteartea edo asteazkena
    • 18:30-20:00 bitarteko saioak

Informazio gehiago:

Telefono-zenbakia: 688829056

 

Izena emateko formularioa hemen

 

BIZILABE - Gazteentzako ikerketa-zentroa: aurkezpen bideoa