2020/09/08

Doako tailer irekiak irailaren 21ean, 22an eta 23an Bilboko Bizilaben

Urtean zehar Bilboko Bizilabek eskaintzen dituen zientzia eta teknologiako tailerrak probatu eta ezagutzeko, hiru saio egingo dira Bilboko Bizilaben.
Doako tailer irekiak irailaren 21ean, 22an eta 23an Bilboko Bizilaben

Izena emateko formularioa

 

Bilboko gazteek Bizilabeko tailerren nondik-norakoak ezagutu eta probatzeko, zientzia eta teknologiako DOAKO tailer irekiak eskainiko dira irailaren 21ean, 22an eta 23an.

NON: Deustuko Udalgunean, Bizilabe espazioan. Agirre Lehendakaria, 42.

NOIZ: 2020ko irailean, adinaren arabera

  • 10-12 urte: irailaren 21ean
  • 13-14 urte: irailaren 22an
  • 15-17 urte: irailaren 23an.

ORDUTEGIA, talde guztientzat: 18:00etatik 19:30etara

COVID-19a dela eta, plazak mugatuak izango dira eta izena ematea beharrezkoa da. Izena emateraen ordenaren arabera onartuko dira parte hartzaileak.

Probatu nahi duzu?         Baietz gustatu!

Etorri bakarrik edo lagunekin!