2020/09/28

Ikertzaileen Europako Gaua 2020 Bilboko Bizilaben

Bilboko udalak, aurten ere, Ikertzaileen Europako Gauarekin bat egin du eta zientzia-dibulgazioan oinarritutako hainbat ekintza antolatu ditu 2020ko irailaren 24tik 26rako. Deustuko Udaltegian tailerrak, bideokonferentziak eta mahai-inguruak antolatu ditu. Bizilaberen egoitzan, eta Bizilabeko ikertzaileak buru direla, tailerrak egin dira online irailaren 25ean eta 26an.
Ikertzaileen Europako Gaua 2020 Bilboko Bizilaben

Koloretako sugarrak

Ikertzailea: Oihane Brauer Vega, Bizilabeko eta Elhuyarreko kide

Praktika honen bidez erakutsi nahi da, itxuraz hain sinpleak diren su artifizialen atzean, hainbat prozesu kimikok parte hartzen dutela. Horretarako, esperimentu erraz bat egin dugu kolore eta intentsitate desberdinetako sugarrak ikusteko.

Bideoa ikusteko, sakatu hemen.

pHaren kalibrazioa

Ikertzailea: Eider Nuñez Viadero, Biofisika Institutua, UPV-EHU, CSIC

Esperimentuaren deskribapena: pHa ur disoluzio baten azidotasuna neurtzeko eskala da. pH-a kontrolatzea ezinbestekoa da esperimentu biokimikoak egiteko, zelulek, pH espezifiko bat izan behar dutelako bizirik mantentzeko. Guk, aza gorriaren zukua erabilia, etxean aurkitu dezakegun sustantzia ezberdinen pH-a neurtuko dugu (lixiba, bikarbonatoa, ozpina, limoi-zukua…). Aza gorria, antozianina izeneko sustantzia bat dauka, pHarekiko oso sentikoarra dena, pHaren arabera kolorez aldatzen baitu.

Bideoa ikusteko, sakatu hemen.

Esperimentu termikoak

Ikertzailea: Ana Picallo-Perez, Ingeniaritza Eskola, EHU (Bizilabe –Elhuyar-)

Errekuntzaren fenomeno termikoak eta termodinamikaren oinarrizko kontzeptuak islatzen dituzten esperimentuak.

Bideoa ikusteko, sakatu hemen.