6 saioko tailerra

BIRUS ETA BAKTERIOEN MISTERIOAK tailerra

6 saioko tailer tematiko honetan, birusen eta bakterioen munduan murgilduko zara gaian espezializatutako ikertzaile profesional baten gidaritzapean. Gainera, tailerrean landutako gaiarekin lan egiten duen enpresa edo erakunde batera bisita egingo duzu.
BIRUS ETA BAKTERIOEN MISTERIOAK tailerra

OHARRAK

1- COVID-19k eragindako egoeraren aurrean, osasun-agintariek ezarritako babes-neurri guztiak hartu dira, eta gazteak babestuta izango dira.

2- Hala ere, egoerak ez badu ahalbidetzen tailerrak presentzialki egitea, birtualki jarraitzeko antolatuta daude.

Ezagutzen dituzu birus eta bakterioen misterioak? Ba al dakizu nola zabaldu daitekeen gaixotasun bat gizateriaren artean pandemia bat sortuz? Eta hartu beharreko neurriak eta pandemiaren erantzule guztiak identifikatuko zenituzke? Ezagutza guzti hauek, mikrobiologia eta epidemiologia oinarria duten esperimentuak eginez, beharrezkoak izango dituzu proposatuko dizugun erronka ebazteko.

TAILERRAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

NOIZ

Ostegunetan, 18:00-19:30, 2021eko urtarrilaren 7tik otsailaren 11ra

IRAUPENA

1,5 orduko 6 saio

ADINA

12-15 urte

PREZIOA

  • Kuota arrunta: 15 € 
  • Familia ugaria: 10 € 
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €

IZEN_EMATEA ETA LEKU-KOPURUA

Hemen izena emateko FORMULARIOA.

Izena emateko epea: 2020ko abenduaren 30era  arte eman daiteke izena, edo lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. COVID-19k eragindako osasun-egoeraren aurrean, leku-kopuruak aldaketak izan ditzake. Lehentasuna Bilbon erroldatutakoenk izango dute. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

GARRANTZITSUA

- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratutakoan.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da, soilik, tailerra bertan behera geratzen bada. 
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake. 
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.

INFORMAZIO GEHIAGO

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)