6 saioko tailerra

Agur euri, etor eguzki! Eguraldi-fenomenoen inguruko tailerra

2020ko apirilaren 23tik maiatzaren 28ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian. Tailer honetan eguraldi-fenomenoetan zehar bidaiatuko dugu, eta oinarriak ulertu eta, profesionalen eran, zein eguraldi egingo duen azalduko dugu pantaila aurrean.
Agur euri, etor eguzki! Eguraldi-fenomenoen inguruko tailerra

Tailer honetan eguraldi-fenomenoetan zehar bidaiatuko dugu. Euria, lanbroa, urakanak, etab. zergatik sortzen diren ulertu eta guk bertan sortuko ditugu. Gainera, eguraldi-iragarle bilakatuko gara, “kroma” erabiliz. Teknika honen oinarriak ulertu eta, profesionalen eran, zein eguraldi egingo duen azalduko dugu pantaila aurrean.

- NOIZ: ostegunetan, 18:00-19:30, 2020ko apirilaren 23tik maiatzaren 28ra
- IRAUPENA: 6 saio
- ADINA: 12-15 urte
- PREZIOA, tailer bakoitzeko

  • Kuota arrunta: 15 € hiruhileko eta gazte bakoitzeko
  • Familia ugaria: 10 € hiruhileko eta gazte bakoitzeko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € hiruhileko eta gazte bakoitzeko

 Izen-ematea eta leku-kopurua:

2020ko apirilaren 5erako, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza). 

Informazio gehiago:

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)

GARRANTZITSUA:
- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratutakoan.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da, soilik, tailerra bertan behera geratzen bada. 
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake. 
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.