6 saioko tailerra

Argien marrazkilari! Argiekin eta argazkiekin irudiak sortzeko tailerra

Urriaren 3tik azaroaren 7ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian. Argazki-kamera eta argiaren bidez marrazki ikusgarriak egiteko tailerra.
Argien marrazkilari! Argiekin eta argazkiekin irudiak sortzeko tailerra

Nork esan du marraztea zientzia ez dela? Oker dabil! Tailer honetan argazki-kamera eta argiaren bidez marrazki ikusgarriak egingo ditugu eta horren atzean dagoen fisika ezagutuko dugu.

- NOIZ: ostegunetan, 18:00-19:30, urriaren 3tik azaroaren 7ra
- IRAUPENA: 6 saio
- ADINA: 12-15 urte
- PREZIOA, tailer bakoitzeko

  • Kuota arrunta: 15 € tailer bakoitzeko
  • Familia ugaria: 10 € tailer bakoitzeko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailer bakoitzeko

 Izen-ematea eta leku-kopurua:

2019ko irailaren 26 arte, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da; lehentasuna Bilbon erroldatutakoenk izango dute. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza). 

Izena emateko FORMULARIOA.

Informazio gehiago:

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)

GARRANTZITSUA:
- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratutakoan.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da, soilik, tailerra bertan behera geratzen bada. 
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake. 
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.