'Izan ikertzaile eta asmatzaile' ikasturteko programa

Asmatzaile eta ikertzaile izateko zientzia eta teknologiako ikasturteko tailerra

2019ko urritik 2020ko ekainera, Bizilabera astean behin etorrita, nahi den proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologiko egiteko edo diseinatzeko aukera, ikertzaile eta zientzialari eta teknologo profesionalen laguntza eta aholkuekin.
Asmatzaile eta ikertzaile izateko zientzia eta teknologiako ikasturteko tailerra

Bilboko BIZILABEren eskolaz kanpoko eskaintza da hau. Zientzia eta teknologia alorreko aditu edo ikertzaileen laguntzaz, asmatzaile eta ikertzaile izateko jarduera izango du gazteak; puntako gaietan eta erronka errealekin egingo dute lan, eta enpresen ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango dute.

IKASTURTEKO TAILERRAREN EZAUGARRI ZEHATZAK

NOIZ: 2019ko urritik 2020ko ekainera

LEKU KOPURUA: 20 leku (gutxienez 5 lagun)

ADINA eta ORDUTEGIA:

  • 12-14 urteko gazteak
    • Astelehena, asteartea edo asteazkena, 17:00-18:30 bitarteko saioak
    • Astelehena, 18:30-20:00 bitarteko saioak
  • 15-17 urteko gazteak
    • Asteartea edo asteazkena
    • 18:30-20:00 bitarteko saioak

 NON: Deustuko Udaltegia(BIZILABE GUNEA) Agirre lehendakaria, 42

PREZIOA:

  • Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko
  • Familia ugaria: 10 €, hiruhileko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko

Hiru hilez behin egingo da kobraketa: 2019ko irailaren 30ean, 2019ko abenduaren 30ean, 2020ko martxoaren 30ean

HIZKUNTZA: elebiduna izan liteke; hala ere, euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia.

IZEN-EMATEA

Ikasturte osoa zabalik egongo da, azken hiruhilekoa hasi bitartea (2020ko apirila), edo lekuak bete arte (gutxienez 5 eta gehienez 20). Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da. Lekuak beteta baldin badaude, bakoitzaren itxaron-zerrendan izena eman ahalko du. Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

GARRANTZITSUA

  • Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratzen denean.
  • Izen-ematearen ordainketa itzuliko da tailerra bertan behera geratzen bada, soilik.
  • Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake.
  • Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.
  • Bi tailerretan eman daiteke izena, baina lekurik ez badago, tailer batean bakarrik izena emandakoek izango dute lehentasuna.

Informazio gehiago:

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)