Bizilabe Bilbao 2023-2024, Deustun, Otxarkoagan, Zorrotzan eta Basurton

JARDUERAREN BALDINTZAK
Deskribapena: BIZILABE. Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua, 10-18 urte bitarteko gazteentzat, Elhuyarrek eta Bilboko Udalak sustatuta.
Noiz: 2023ko urrian hasi eta 2024ko maiatzean amaituko da.
Kokapena: Bizilabek Deustun, Otxarkoagan, Zorrotzan, eta aurten lehenengo aldiz, Basurton, eskaintzen du tailerra. Kokapen horietakoren bat hautatu behar da.
Baldintzak: hauek dira ikasturteko programaren ezaugarriak eta baldintzak, espazio bakoitzerako.
PREZIOA
HIRUHILEKO ordainketa izango da, hiruhileko bakoitzaren hasieran: urria, urtarrila, apirila.
- Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 €, hiruhileko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko
--> Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
--> Kolektibo zaurgarriek lehentasuna izango dute ekainaren 22ra arte. Ekainetik aurrera bigarren izen-ematea zabalduko da eta orduan ez da irizpide hau aplikatuko.
--> Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-bilbao@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratu egingo da.
--> Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
--> Itzulketak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hiruhilekoaren kuota kobratu egingo da.
IZEN-EMATEAK ETA LEKU-KOPURUA
Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
Generoaren % 40aren proportzioak lehentasuna izango du kolektibo zaurgarrien proportzioaren aurrean.
Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa eta zaurgarritasuna) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.