Ikasturteko programa

Bizilabe Bilbao 2021-2022: ikasturteko eskaintzarako izen-ematea zabalik

10-16 urte bitarteko gazteentzako aisialdi-eskaintza, 2021-2022 ikasturterako
Bizilabe Bilbao 2021-2022: ikasturteko eskaintzarako izen-ematea zabalik

 Izena emateko lehen txanda maiatzaren 17tik ekainaren 10era izango da.

Ekainaren 10ean izena eman duten horien artean, dauden tokiak banatuko dira. Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da eta tokiak libre gelditzen badira, udan zehar ere izen-ematea zabalik geratuko da.

BIZILABE BILBAO IKASTURTEKO EKINTZA

Urriaren 4tik ekainaren 22ra izango da, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteentzat. 

EGUTEGIA

 

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

17:30- 19:00

LH5 - LH6

LH5 - LH6

LH5 - LH6

19:00- 20:30

DBH1 - DBH2

DBH3 - DBH4

DBH1 - DBH2

 

NON

Deustuko Udaltegia (BIZILABE GUNEA) Agirre lehendakaria, 42

PREZIOA

  • Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko
  • Familia ugaria: 10 €, hiruhileko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko

Eman izena Bilboko Bizilaben!