Oporretako tailerra

Bizilabe tailerrak 2020-2021 ikasturteko oporretarako

Opor-garaian ere zientzia-tailerretan ondo pasatzeko aukera eskaintzen dute oporretako tailer hauek. Eguneroko gauza eta jarduera guztietan zientzia dagoela deskubritzeko tailerrak dira.
Bizilabe tailerrak 2020-2021 ikasturteko oporretarako

TAILERREN EZAUGARRI NAGUSIAK

NOIZ

2020-2021eko ikasturteko opor-garaietan egingo diren tailerrak

  • Gabonak (2020ko abenduaren 28tik 31ra)
  • Aste Santua (2021eko apirilaren 6tik 9ra)
  • Uda (2021eko ekainaren 28tik uztailaren 2ra)

ADINA

10-15 urteko gazteak adin-tarteka banatuta: 10-12 urte eta 13-15 urte

ORDUTEGIA

Adinaren arabera aukera desberdina

  • GOIZEZ: 9:30-11:00 -------> 10-12 urte
  • GOIZEZ: 11:30-13:00 -----> 13-15 urte

PREZIOA

  • Kuota arrunta: 15 €, tailer eta gazte bakoitzeko
  • Familia ugaria: 10 €, tailer eta gazte bakoitzeko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, tailer eta gazte bakoitzeko

IZEN-EMATEA

Hemen izena emateko FORMULARIOA.

  • 2020ko uztailaren 1etik aurrera. Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.
  • Lekuak beteta baldin badaude, bakoitzaren itxaron-zerrendan izena eman ahalko du.
  • Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

LEKU-KOPURUA

20 leku tailerreko (gutxienez 5 lagun)

NON

Deustuko Udaltegia (BIZILABE gunea) Agirre lehendakaria, 42

HIZKUNTZA

 

Elebiduna izan daiteke, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia

GARRANTZITSUA

- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratzen denean.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da tailerra bertan behera geratzen bada, soilik.
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake.
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.
- Bi tailerretan eman daiteke izena, baina lekurik ez badago, tailer batean bakarrik izena emandakoek izango dute lehentasuna

INFORMAZIO GEHIAGO

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056