Ikasturteko programa

2022-2023 ikasturteko zientzia-jarduerak Otxarkoagan

Izena emateko epea ireki da Bizilaben
2022-2023 ikasturteko zientzia-jarduerak Otxarkoagan

10-16 urte bitarteko Bilboko gazteentzako aisialdi-eskaintza da Bizilabe. 2022ko urritik 2023ko maiatzera bitartean, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin. Inguruko profesionalak ezagutzearekin batera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitatzeko aukera, eta azoketan proiektuak aurkezteko aukera ere izango dute.

Eman izena Otxarkoagako Bizilaben!

 

OTXARKOAGAKO ESKAINTZA

 EGUTEGIA eta ORDUAK: 2022ko urritik 2023ko maiatzera

  • NON: Otxarkoagako Gaztegunea. Larrakoetxe kalea, 3. Bilbao
  • NOIZ: astearteetan
  • ORDUTEGIA: 
    • LH 5-6 --> 17:00 - 18:25
    • DBH 1-2 --> 18:35 - 20:00
Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg