4 saioko tailerra

Gabonak Bizilaben! BZL zientzia-telebista tailerra!

Abenduaren 23, 24, 26, eta 27an, 10:00-13:00, Deustuko Udaltegian. Zientzia eta teknologia esperimentuak egin eta kamera aurrean aurkezteko tailerra.
Gabonak Bizilaben! BZL zientzia-telebista tailerra!

Tailer honetan, zientzia eta teknologia esperimentuak egingo ditugu eta hauek “BZL zientzia-telebista” saioan aurkeztuko ditugu.  Horretarako, zientzia eta teknologia esperimentuetan gertatzen dena ulertuko dugu lehenik, eta, ostean, horiek erakusteko bideoak egingo ditugu. 3,2,1 grabatzen!!!

- NOIZ: Gabonetan, 10:00-13:00, abenduaren 23, 24, 26 eta 27.
- IRAUPENA: 4 saio
- ADINA: 12-15 urte
- PREZIOA, tailer bakoitzeko

  • Kuota arrunta: 15 € tailer bakoitzeko
  • Familia ugaria: 10 € tailer bakoitzeko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailer bakoitzeko

 Izen-ematea eta leku-kopurua:

2019ko abenduaren 16 arte, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da; lehentasuna Bilbon erroldatutakoenk izango dute. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza). 

Izena emateko FORMULARIOA.

Informazio gehiago:

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)

GARRANTZITSUA:
- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratutakoan.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da, soilik, tailerra bertan behera geratzen bada. 
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake. 
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.