6 saioko tailerra

EKIN ENERGIAZ! tailerra

6 saioko tailer tematikoa honetan, energiaren munduan murgilduko zara gaian espezializatutako ikertzaile profesional baten gidaritzapean. Gainera, tailerrean landutako gaiarekin lan egiten duen enpresa edo erakunde batera bisita egingo duzu.
EKIN ENERGIAZ! tailerra

OHARRA: COVID-19k eragindako egoeraren aurrean, osasun-agintariek ezarritako babes-neurri guztiak hartuko dira, eta gazteak babestuta izango dira.

Piztu al duzu inoiz sua ur azpian? Itzali al duzu sua putz egin gabe? Sartu al duzu arrautza bat botila baten barruan? Tailer honetan energia erabiliz era halako erronka ikusgarriak egiten ikasiko duzu, gaian aditua den ikerlari baten gidaritzapean. 

TAILERRAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

NOIZ

Ostegunetan, 18:00-19:30, 2020ko urriaren 1etik azaroaren 5era

IRAUPENA

1,5 orduko 6 saio

ADINA

12-15 urte

PREZIOA

  • Kuota arrunta: 15 € 
  • Familia ugaria: 10 € 
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € 

IZEN_EMATEA ETA LEKU-KOPURUA

Hemen izena emateko FORMULARIOA.

2020ko irailaren 28ra arte eman daiteke izena, edo lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. COVID-19k eragindako osasun-egoeraren aurrean, leku-kopuruak aldaketak izan ditzake. Lehentasuna Bilbon erroldatutakoenk izango dute. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

GARRANTZITSUA

- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratutakoan.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da, soilik, tailerra bertan behera geratzen bada.
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake.
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.

INFORMAZIO GEHIAGO

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)