6 saioko tailerra

ESCAPEROOM BAT DISEINATU tailerra

6 saioko tailer tematiko honetan, zientziako escape room bat sortzeko lanetan murgilduko zara gaian espezializatutako ikertzaile profesional baten gidaritzapean. Gainera, tailerrean landutako gaiarekin lan egiten duen enpresa edo erakunde batera bisita egingo duzu.
ESCAPEROOM BAT DISEINATU tailerra

Tailer honetan ezkutuko mezuak sortzen ikasiko duzu. Horretarako, kriptografian aditua den ikertzaile batek jarraitu beharreko urrats eta teknikak zein diren azalduko dizu. Horrela, denon artean, Bilboko Bizilabe EscapeRoom-a edo ihes-gela sortuko dugu.

TAILERRAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

NOIZ

Ostegunetan, 18:00-19:30, 2021eko apirilaren 15etik maiatzaren 20ra

IRAUPENA

1,5 orduko 6 saio

ADINA

12-15 urte

PREZIOA

  • Kuota arrunta: 15 € 
  • Familia ugaria: 10 € 
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € 

IZEN-EMATEA ETA LEKU-KOPURUA

Hemen izena emateko FORMULARIOA.

Izena emateko epea: 2021eko martxoaren 25 arte eman daiteke izena, edo lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da; lehentasuna Bilbon erroldatutakoenk izango dute. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

GARRANTZITSUA

- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratutakoan.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da, soilik, tailerra bertan behera geratzen bada. 
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake. 
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.

INFORMAZIO GEHIAGO

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)