Oporretako tailerrak

Ikasturteko oporretan egiteko zientzia eta teknologia tailerrak

Gazteak oporretan daudenean (Gabonetan, Aste Santuan eta Udan), zientzia eta teknologian ikertzeko, asmatzeko eta esperimentatzeko tailerra.
Ikasturteko oporretan egiteko zientzia eta teknologia tailerrak

OPORRETAKO TAILERRAK
2019-2020ko ikasturteko oporretako tailerrak.

DATAK:

  • GABONAK: 2019ko abenduaren 23-24-26 eta 27an
  • ASTE SANTUA: 2020ko apirilaren 14tik 17ra
  • UDA: 2020ko ekainaren 22tik 26ra

LEKU KOPURUA: 20 leku tailerreko (gutxienez 5 lagun)
ADINA: 12 – 15 urte
NON: Deustuko Udaltegia (BIZILABE gunea) Agirre lehendakaria, 42
PREZIOA:

  • Kuota arrunta: 15 € tailerreko
  • Familia ugaria: 10 € tailerreko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailerreko

HIZKUNTZA: elebiduna izan daiteke, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia.

IZEN-EMATEA:
2019ko irailetik aurrera, tailerra hasi baino 15 egun lehenagora arte. Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.
Lekuak beteta baldin badaude, bakoitzaren itxaron-zerrendan izena eman ahalko du.
Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).


GARRANTZITSUA:
- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratzen denean.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da tailerra bertan behera geratzen bada, soilik.
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake.
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.
- Bi tailerretan eman daiteke izena, baina lekurik ez badago, tailer batean bakarrik izena emandakoek izango dute lehentasuna.

Informazio gehiago:

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)