6 saioko tailerra

Ginkana egin dezagun! Desafio zientifiko-teknologikoen ginkana diseinatzeko tailerra

Azaroaren 14tik abenduaren 19ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian. Ginkana zientifiko bat prestatzeko tailerra.
Ginkana egin dezagun! Desafio zientifiko-teknologikoen ginkana diseinatzeko tailerra

Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko dugu denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko diegu aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko ditugu.

- NOIZ: ostegunetan, 18:00-19:30, azaroaren 14tik abenduaren 19ra
- IRAUPENA: 6 saio
- ADINA: 12-15 urte
- PREZIOA, tailer bakoitzeko

  • Kuota arrunta: 15 € tailer bakoitzeko
  • Familia ugaria: 10 € tailer bakoitzeko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailer bakoitzeko

 Izen-ematea eta leku-kopurua:

2019ko urriaren 31 bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza). 

Informazio gehiago:

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)

GARRANTZITSUA:
- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratutakoan.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da, soilik, tailerra bertan behera geratzen bada. 
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake. 
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.