'Izan ikertzaile eta asmatzaile' programa

OHARRAK
1- COVID-19k eragindako egoeraren aurrean, osasun-agintariek ezarritako babes-neurri guztiak hartu dira, eta gazteak babestuta izango dira. Hemen daude hartutako COVID neurri guztiak.
2- Hala ere, egoerak ez badu ahalbidetzen tailerrak presentzialki egitea, birtualki jarraitzeko antolatuta daude. Horretarako kit bat banatuko zaio gazteari; bere kostua 25 €-koa izango da, eta lehen kuoatrekin kobratuko da.
2020ko urritik 2021ko ekainera, Bizilabera astean behin etorrita, lagunekin eta talde lanean, nahi duzun proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoa egingo duzu. Horretarako ikertzaile eta zientzialari profesionalekin lan egiteko aukera izango duzu eta horien aholku eta gomendioak jasoko dituzu. Gainera, enpresa eta ikerketa-zentroak ezagutzeko aukera izango duzu.
IKASTURTEKO TAILERRAREN EZAUGARRI ZEHATZAK
ORDUTEGIA
Aukerak adinaren eta egunaren arabera:
15-17 urte: asteazkena 18:30-20:00
DATA
2020ko irailaren 28tik 2021eko ekainaren 23ra. HASIERA-DATA ATZERATU EGIN DA, ETA URRIAREN 19an, 20an edo 21ean HASIKO DIRA HAUTATUTAKO TXANDAREN ARABERA.
PREZIOA
- Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko
- Familia ugaria: 10 €, hiruhileko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko
Hiru hilez behin egingo da kobraketa: 2020ko irailaren 30ean, 2020ko abenduaren 30ean, 2021eko martxoaren 30ean
IZEN-EMATEA
FORMULARIO honen bidez egingo da, eta ikasturte osoan zabalik egongo da, azken hiruhilekoa hasi bitarte (2021eko apirila), edo lekuak bete arte (gutxienez 5 eta gehienez 20). Izena ematerakoan Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da. Lekuak beteta baldin badaude, bakoitzaren itxaron-zerrendan izena eman ahalko du. Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza). Tailerrean baja emateko hiruhilekoaren kobraketa egin aurreko hilaren 20a baino lehen jakinarazi behar da.
LEKU-KOPURUA
20 leku (gutxienez 5 lagun). COVID-19k eragindako osasun-egoeraren aurrean, leku-kopuruak aldaketak izan ditzake.
NON
Deustuko Udaltegia(BIZILABE GUNEA) Agirre lehendakaria, 42
HIZKUNTZA
Tailerra elebiduna izan liteke; hala ere, euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia.
GARRANTZITSUA
- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratzen denean.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da tailerra bertan behera geratzen bada, soilik.
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake.
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.
- Bi tailerretan eman daiteke izena, baina lekurik ez badago, tailer batean bakarrik izena emandakoek izango dute lehentasuna.
Informazio gehiago
h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com
Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)