6 saioko tailerra

Lurra mugitu! Geologia tailerra

2020ko urtarrilaren 9tik otsailaren 13ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian, urteko lehenengo tailerra izango da.
Lurra mugitu! Geologia tailerra

Tailer honetan lurraren gainazalean gertatzen diren aldaketak gertutik ikusiko ditugu. Besteak beste, uholdeen, ibai-emarien, luizien edota labainketen atzean dagoena ezagutuko dugu eta fenomeno horiek gauzatzeko baldintzak sortuko ditugu laborategian bertan.

- NOIZ: ostegunetan, 18:00-19:30, urtarrilaren 9tik otsailaren 13ra
- IRAUPENA: 6 saio
- ADINA: 12-15 urte
- PREZIOA, tailer bakoitzeko

  • Kuota arrunta: 15 € tailer bakoitzeko
  • Familia ugaria: 10 € tailer bakoitzeko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailer bakoitzeko

 Izen-ematea eta leku-kopurua

2019ko abenduaren 20a, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da; lehentasuna Bilbon erroldatutakoenk izango dute. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza). 

Izena emateko formularioa.

GARRANTZITSUA
- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratutakoan.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da, soilik, tailerra bertan behera geratzen bada. 
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake. 
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.

Informazio gehiago

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)