6 saioko tailerra

Mugarik gabe! Guztiontzako etxeak diseinatzeko tailerra

Otsailaren 20tik martxoaren 26ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian. Irudimena landu, hausnartu eta jolas zein eskulanen bidez behar bereziak dituztenentzat baliabideak eraikitzeko tailerra.
Mugarik gabe! Guztiontzako etxeak diseinatzeko tailerra

Nola entzungo ote du pertsona gor batek haren etxeko txirrina? Nola erantzungo ote dio mutuak etxe azpian zain duenari? Tailer honetan halako erronkak gaindituko ditugu. Denon artean irudimena landu, hausnartu eta jolas zein eskulanen bidez behar bereziak dituzten horientzat baliabideak eraikiko ditugu.

- NOIZ: ostegunetan, 18:00-19:30, otsailaren 20tik martxoaren 26ra
- IRAUPENA: 6 saio
- ADINA: 12-15 urte
- PREZIOA, tailer bakoitzeko

  • Kuota arrunta: 15 € hiruhileko eta gazte bakoitzeko
  • Familia ugaria: 10 € hiruhileko eta gazte bakoitzeko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € hiruhileko eta gazte bakoitzeko

 Izen-ematea eta leku-kopurua:

2020ko otsailaren 1erako, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza). 

Izena emateko FORMULARIOA.

Informazio gehiago:

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)

GARRANTZITSUA:
- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratutakoan.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da, soilik, tailerra bertan behera geratzen bada. 
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake. 
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.