6 saioko tailerra

UHINAK tailerra

6 saioko tailer tematiko honetan, uhinen munduan murgilduko zara gaian espezializatutako ikertzaile profesional baten gidaritzapean. Gainera, tailerrean landutako gaiarekin lan egiten duen enpresa edo erakunde batera bisita egingo duzu.
UHINAK tailerra

OHARRAK

1- COVID-19k eragindako egoeraren aurrean, osasun-agintariek ezarritako babes-neurri guztiak hartu dira, eta gazteak babestuta izango dira.

2- Hala ere, egoerak ez badu ahalbidetzen tailerrak presentzialki egitea, birtualki jarraitzeko antolatuta daude.

Ikusi al duzu noizbait soinua? Badakizu nolako forma duen? Zure ahotsak nolako forma ote du? Eta argia deskonposatzen ikasi nahi duzu? Esaterako, ortzadarretan? Gauzak diruditen bezalakoak dira edo ilusio optiko eta akustikoak izan daitezke? Tailer honetan soinua eta irudiarekin harremandutako erronka ezberdinak egingo dituzu eta galdera horien guztien erantzuna bilatuko duzu. 

TAILERRAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

NOIZ

Ostegunetan, 18:00-19:30, 2020ko azaroaren 12tik abenduaren 17ra

IRAUPENA

1,5 orduko 6 saio

ADINA

12-15 urte

PREZIOA

  • Kuota arrunta: 15 €
  • Familia ugaria: 10 € 
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €

IZEN_EMATEA ETA LEKU-KOPURUA

Hemen izena emateko FORMULARIOA.

Izena emateko epea: 2020ko azaroaren 5era arte eman daiteke izena, edo lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da, COVID-19k eragindako osasun-egoeraren aurrean, leku-kopuruak aldaketak izan ditzake. Lehentasuna Bilbon erroldatutakoenk izango dute. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

GARRANTZITSUA

- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratutakoan.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da, soilik, tailerra bertan behera geratzen bada. 
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake. 
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.

INFORMAZIO GEHIAGO

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)