6 saioko tailerra

ZIENTZIATUBER tailerra

6 saioko tailer tematiko honetan, zientzia gaietako youtuberren munduan murgilduko zara gaian espezializatutako ikertzaile profesional baten gidaritzapean. Gainera, tailerrean landutako gaiarekin lan egiten duen enpresa edo erakunde batera bisita egingo duzu.
ZIENTZIATUBER tailerra

Tailer honetan Zientziatuber izango zara. Zientzia esperimentu ikusgarriak egin eta kameraz grabatu eta aurkezten ikasiko duzu!  Horretarako zientziaz gain, ikus-entzunezko baliabide eta tresnak erabiliko dituzu. Goazen denon artean zientzia sarean zabaltzera! 

TAILERRAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

NOIZ

Ostegunetan, 18:00-19:30, 2021eko otsailaren 18tik martxoaren 25era

IRAUPENA

1,5 orduko 6 saio

ADINA

12-15 urte

PREZIOA

  • Kuota arrunta: 15 € 
  • Familia ugaria: 10 €
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €

IZEN_EMATEA ETA LEKU-KOPURUA

Hemen izena emateko FORMULARIOA.

Izena emateko epea: 2021eko otsailaren 11 arte eman daiteke izena, edo lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da; lehentasuna Bilbon erroldatutakoenk izango dute. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

GARRANTZITSUA

- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratutakoan.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da, soilik, tailerra bertan behera geratzen bada. 
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake. 
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.

INFORMAZIO GEHIAGO

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)