2022/03/24

2022an Bizilabe ikerketa zentroarekin lotutako jarduerak diruz-laguntzeko hitzarmena sinatu du Elgoibarko udalak Elhuyarrekin

2022an Bizilabe ikerketa zentroarekin lotutako jarduerak diruz-laguntzeko hitzarmena sinatu du Elgoibarko udalak Elhuyarrekin

Ekimen hau 10 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta helburu du  zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa garatzea, eta bidenabar, ekintzailetasuna eta sormena bultzatzea. Programa horrek, halaber, gazteei, tailerretan parte hartu eta proiektuak garatzeko aukera eskaintzen die gune fisiko batean, profesionalen, mentoreen eta irakasleen laguntzarekin, haien gaitasunak garatzeko eta jabekuntzan aurrera egiteko.

Hitzarmen honen baitan, hainbat ekintza eramango dira urtean zehar aurrera, besteak beste:

  • Ikasturteko programa: “Izan ikertzaile asmatzaile”.
  • Demo saioak.
  • Udalerriko enpresetarako bisitak.
  • Komunitateko ekintzak.
  • Elgoibarko emakume zientzialarien (mentoreak) sarea.
  • Neska-mutilen artean eragin positiboa izatea, jabetzeko eta haien gaitasunak garatzeko aukerak emateko.

Ikerketa zentroa Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoan egongo da, eta guneak partekatu egingo dituzte, proiektuak elkarrekin garatzeko.

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa