2021/05/18

Bizilabe Elgoibar: 2021-2022 ikasturteko zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da

10-14 urte bitarteko gazteentzako aisialdi-eskaintza da Bizilabe. Urritik maaitzera bitartean, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin. Inguruko profesionalak ezagutzerekin batera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitatzeko aukera ere izango dute.
Bizilabe Elgoibar: 2021-2022 ikasturteko zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da

Eman izena Elgoibarko Bizilaben!

Izena emateko lehen txanda maiatzaren 18tik ekainaren 10era izango da. Ekainaren 10ean izena eman duten horien artean, dauden tokiak banatuko dira. Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da eta tokiak libre gelditzen badira, udan zehar ere izen-ematea zabalik geratuko da.

EGUTEGIA 

Urriaren 4 tik maiatzaren 26era izango da zabalik, egun eta ordutegi honetan:

 

Astelehena

Osteguna

17:00- 18:30

LH5-6

LH5-6

18:30 - 20:00

DBH1-2

DBH1-2

TOKIA

Makina-Erremintaren Museoa. Azkue bailara, 1

PREZIOA

  • Kuota arrunta: 18 €, hileko
  • Familia ugaria: 10 €, hileko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hileko

Eman izena Elgoibarko Bizilaben!