Bizilabeko gazteek Lizasagar enpresa bisitatu dute
Lizagasar enpresa bisitatu dute 10-14 urte bitarteko Bizilabeko gazteek. Lizasagarren sagarra lantzen dute eta sagarrarekin osatuta produktu ezberdinak ekoizten dituzte. Horretarako, 3 hektareatan 2100 sagar zuhaitz landatu dituzte, denak bertako barietateak, eta nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua egin dute.
Bisitan zehar, sagarretik eratorritako produktu ezberdinak ekoizteko erabiltzen dituzten makinak eta prozesuak aztertu eta ikusi ahal izan ditugu. Gazteek kontzeptu zientifiko eta teknologiko ezberdinak ikusi eta ikasteko aukera izan dute. Amaieran, bertan egindako produktuak dastatzeko aukera izan dugu: magdalenak eta zukua.
Bizilabeko gazteei asko gustatzen zaie enpresetarako bisitak egitea. Oso garrantzitsua da hori. Izan ere, ikerketek erakusten dute gazteek aisialdian izaten dituzten zientzia eta teknologia-bizipenek eragina dutela etorkizuneko ikasketak aukeratzerako orduan. Horrez gain, bisita honi esker euren herrian egiten den zientzia eta teknologia gertutik ezagutzen dute.
