Bizilabeko gazteek Elgoibarko Nordplastic enpresa bisitatu dute
Elgoibarko Bizilabeko gazteek herriko Nordplastic enpresara irteera egin dute. Enpresak plastikozko piezak egiten ditu. Batik bat elikadura industriara bideratutako piezak izan ohi dira.
Gazteek bertako langileen ongietorria jaso ostean, enpresaren ibilbidea ezagutu dute. Segidan, plastikoekin nola egiten duten lan ikusi dute. Langileak piezak sortzeko makina nola programatzen duen erakutsi die.
Bizilabeko gazteei asko gustatzen zaie enpresetarako bisitak egitea. Oso garrantzitsua da hori. Izan ere, ikerketek erakusten dute gazteek aisialdian izaten dituzten zientzia eta teknologia-bizipenek eragina dutela etorkizuneko ikasketak aukeratzerako orduan. Horrez gain, bisita honi esker euren herrian egiten den zientzia eta teknologia gertutik ezagutzen dute.