2021/06/02
Bizilabeko gazteek euren proiektuak aurkeztu dituzte Aita Agirren
Bizilabe Elgoibar 2020-2021 ikasturtean landu ditutzen proiektuak erakutsi dizkiete guraso eta lagunei. Udaleko ordezkariak eta Danobatgroup-eko presidentea ere bertan izan dira.
Bizilabe 2020-2021 ikasturte amaierako ekitaldia egin da Elgoibarko Aita Agirre Aretoan. Ekitaldiari hasiera emateko, Oihane Brauerrek, Bizilabeko arduradunak, ikasturtean egin dutenaren berri eman die bertaratuei. Ostean, 10-14 urte bitarteko neska-mutilek ikasturtean zehar garatutako proiektuak erakutsi dituzte: arduino plakak erabiliz atea zabaltzen duen garajea, itsasontziak, pianoak, ... Bertaratutako guraso eta lagunek arretaz entzun dituzte euren azalpenak.
Guraso eta lagunak ez ezik, Ane Beitia, Elgoibarko alkatea, Atsegin Uzuriaga, Ekonomia Sustapeneko zinegotzia, eta, Cesar Arriola, Danobateko presidentea ere bertan izan dira.
Argazki-galeria: https://www.flickr.com/photos/elhuyarfundazioa/albums/72157719311683946