2019/06/19

Ikasturteko programa teknologikoa Elgoibarko gazteentzat

Elgoibarko Bizilaben eskolaz kanpoko programa izango da urritik aurrera eta ikasturte osorako. Gazteek, nahi duten edo irudikatzen duten proiektu teknologikoa eraiki ahal izango dute, arloko profesionalen eta adituen laguntzarekin.
Ikasturteko programa teknologikoa Elgoibarko gazteentzat

Hauek ikasturteko programaren ezaugarriak eta baldintzak:

- Tokia: Makina-Erremintaren Museoa.
- 2019ko urriaren 4tik 2020ko maiatzera
- ostiraletan
        - 17:00etatik 18:30etara (2008-2009an jaioak, 11-12 urte)
        - 18:30etatik 20:00etara (2006-2007an jaioak, 13-14 urte)
- 11-14 urteko Elgoibarko gazteentzat soilik
- 18 € hileko neska edo mutil bakoitzeko. Udalak haur bakoitzarentzako laguntza ekonomikoa emango du familiaren kostua txikiagoa izan dadin

Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan izena eman ahalko du.

Hemen izena emateko formularioa.

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa