2022/05/25

Ehundaka lagunek hartu zuten parte pasa den larunbatean, maiatzak 21, Elgoibarko I. Zientzia Azokan

38 postutan barrena ibiltzeko aukera izan zuten herritarrek Lekuederren. Tailerretan 300 ume, nerabe eta gaztek hartu zuten parte. Steam proiektuak aurkezten guztira 248 ikasle, irakasle, enpresetako langileak, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko langileak eta Museoko langileak egon ziren.
Ehundaka lagunek hartu zuten parte pasa den larunbatean, maiatzak 21, Elgoibarko I. Zientzia Azokan

Bizipen zientifikoak Elgoibarko herriari zabaldu zizkieten pasa den larunbatean, maiatzak 21, herriko haurrek I. Zientzia Azokan. 11:00etik 14:00etara 38 postutan barrena ibiltzeko aukera izan zuten herritarrek Lekuederren. Bizipen zientifiko ugari bizitzeko aukera ere izan zen azokan.

Elgoibarko Bizilabeko gazteek 8 proiektu aurkeztu zituzten, eta guztira 22 gaztek hartu zuten parte. Elhuyarreko Steam Hezkuntza arloko kideek esperimentuak eta tailerrak ere eskaini zizkieten gerturatutakoei.

      

Arrakastatsua izan zen oso azoka; azoka txiki geratu zen eta herritarrengan interes handia sortu zuen. Azoka honen helburu nagusia da Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakustea da; baita ere, zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako balioak sustatzea eta gizartearen kultura zientifikoa handitzea. Gure herriaren etorkizunean sakontzen duen ekintza da, hezkuntza baita belaunaldi berri aktibo eta prestatuen oinarri nagusi.

Parte-hartzaileak eta babesleak:

  • BERKOA S.COOP
  • BIZILABE ELGOIBAR
  • DANOBAT GROUP
  • DOPLAY
  • ELGOIBAR BHI
  • ELGOIBAR IKASTOLA
  • ELGOIBARKO HERRI ESKOLA
  • ELHUYAR
  • IMH Campus
  • MAKINA ERREMINTA MUSEOA
  • MEKA Lanbide Eskola
  • ROBOTIKA Dibertigarria

Ikusi hemen eguneko bideoa.

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa