2022/06/06

Elgoibarko Bizilabeko gazteak I. BIZILABE TOPAKETA azokan izan dira

Ekainaren 5ean, goizeko saioan (11:00 - 14:00), urtean zehar Bizilaben egindako lanak aurkeztu dituzte gazteek zientzia-azokan.
Elgoibarko Bizilabeko gazteak I. BIZILABE TOPAKETA azokan izan dira

Elgoibarko Bizilabeko neska-mutilek atsegin handiz hartu dute parte Elhuyar Zientzia Azokaren baitan antolatutako I. BIZILABE TOPAKETAn, ekainaren 5ean. 23 gaztek, honako 8 proiektu zientifiko eta teknologiko hauek aurkeztu dituzte jendaurrean:

  • Geoda arrautzak
  • Kristalezko jardina
  • Dance dance revolution plataforma
  • Slime
  • Kristalizazioak
  • Plastilina eroalea eta Likido ez-newtondarra
  • Teklatu piezoelektrikoa
  • Etxe domotikoa

Jende andana ibili da azokaren eremuan eta Bizilabeetako zein Elhuyarreko ordezkariak ere bertan izan dira. Gazte zientzialariek oso gustura eman dituzte azalpenak jendaurrean. Eta are gustura ibili ziren gazteentzat antolatutako jarduera zientifikoetan, eta esperimentu eta ginkana zientifiko-teknologikoetan.

       

 Hemen argazki gehiago

 

ZORIONAK GAZTE ZIENTZIALARI GUZTIOI!

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa