2024/05/09

Elgoibarko 430 gaztek ikastetxeetan egindako Bizilabeko DEMO saioetan parte hartu dute

Bizilabe aisialdi-jarduera ez ezik, Elgoibarko emakume zientzialarien lana ezagutu dute.
Elgoibarko 430 gaztek ikastetxeetan egindako Bizilabeko DEMO saioetan parte hartu dute

Elgoibarko  gazteek Bizilabek ikastetxeetan antolatzen dituen DEMO saioetan parte hartu dute. Herri eskola, Elgoibarko Ikastola eta Elgoibarko Institutuan eskaini dira saioak. Guztira 430 gaztek parte hartu dute, 219 mutilek eta 211 neskek.

Martxoan hasi eta maiatzera bitarte, Bizilabeko begirale Oihane Brauer eta Saioa Aranburuk Bizilaben egiten denaren berri eman diete gazteei. Horretarako, Bizilaben egin ohi diren zenbait jarduera egin dituzte ikasgelan.

Gainera, bisita hauetan Elgoibarko 13 emakume zientzialari ere izan dira eta  euren lanaren eta ibilbidearen berri eman diete gazteei. Honako emakume hauek parte hartu dute: Naroa Artaraz, Amaia de Castro, Miren Flaño, Leire Garate, Miren Aguirre, Garbiñe Gorostiaga, Amaia Gabilondo, Olatz Astigarraga, Miren Otal, Nagore Ruiz de Escudero, Amaia Kaltzakorta, Cristina Montero eta Eva Rodriguez.

Izan ere, Bizilaberen helburuetako bat aurreiritzi eta estereotipoak haustea da, eta horretarako emakume erreferente errealak hurbiltzea.  Era berean, Elgoibarko zientzia eta teknologia arloetako lan-jarduera gertutik ezagutzeko aukera ematen du honek.

    

 

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa