Elgoibarko Bizilabeko gazteek Danobat enpresa bisitatu dute
Elgoibarko Bizilabeko gazteak herriko Danobat enpresa ezagutu dute. 70.urteurrena dela eta ate-irekietarako prest duten pabiloietako ibilbidean zehar ibili dira gazteak. Bertako makinek egiten dutenaren berri jaso dute Olatz Astigarraga profesionalaren eskutik. Esaterako, kotxeetako gurpilen piezak egiten dituzte makina edota hegazkineko motorrak egiten dituztenak ikusi dituzte. Gainera, ireki berri duten gunean ere izan dira.
Bisita arloko emakume profesionalak gidatzeak erreferenteak sortzen lagun dezake, estereotipo okerretatik urrundu eta neska gazteek euren burua etorkizunean Danobat-en lanean ikus dezaten.
Gainera, bisita honi esker euren herrian egiten den zientzia eta teknologia gertutik ezagutu ahal izan dute. Oso garrantzitsua da hori. Izan ere, ikerketek erakusten dute gazteek aisialdian izaten dituzte zientzia eta teknologia-bizipenek eragina dutela etorkizuneko ikasketak aukeratzerako orduan.
DanobatGroup-ek urteak darama Elgoibarko Bizilabe aisialdi-jarduera diruz laguntzen, eta urtean zehar, enpresako zenbait emakume profesionalek Bizilabeko gazteekin hartu-emana izaten dute, euren lan jarduerak erakutsi eta gazteek egiten dituzten proiektuetan aholkulari lanak eginez.
Datorren maiatzaren 18an, Elgoibarren egingo den Zientzia Azokan, Danobat eta bere jarduera ezagutzeko aukera egongo da.