2023/05/19

Elgoibarko ikasleei zuzendutako saioak egin dituzte Bizilabe programaren berri emateko

Bizilabe programa LHko 5. mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleentzat da (10-16 urte), eta zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa pizteaz gain, ikasleen artean ekintzailetza eta sormena sustatzea du helburu.
Elgoibarko ikasleei zuzendutako saioak egin dituzte Bizilabe programaren berri emateko

Horrela, apirilean eta maiatzean, aurkezpen-saioak eskaini zitzaizkien LHko 4. mailako eta DBHko 1. mailako haurrei, datorren ikasturteari begira programa horren berri emateko eta izena emateko. Helburua izan da haur horiek guztiek Bizilabe ezagutzea eta datorren urtean programan parte hartzea. Saio horietan, Bizilabe programaren ezaugarrien berri emateaz gain, haurrek Likido ez-newtondarra eta Taumatropoa, eta Poliestirenoaren birziklapena esperimentuak egin zituzten, hurrenez hurren.

Bizilabek aukera eskaintzen die gazteei tailerretan parte hartzeko eta espazio fisiko batean proiektuak garatzeko, profesional, mentore eta irakasleen laguntzarekin, beren gaitasunak garatzeko eta ahalduntzean aurrera egiteko. Helburua urtez urte jarraipena ematea da, zientzia eta teknologiaren mundua modu dibertigarrian ezagutzeko aukera eskainiz.

Hemen 2023-2024 ikasturteko Bizilaben izena emateko formularioa.

 

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa