Elgoibarko STEM emakumeak omendu dituzte “GU HERRIKO STEM EMAKUMEAK” ekitaldian

Elgoibarko 39 STEM emakume omendu dituzte herriko antzokian egin den "GU HERRIKO STEM EMAKUMEAK" ekitaldian. Maialen Gurrutxaga alkateak eman dio hasiera Lorea Arakistain aurkezleak gidatutako ekitaldiari, eta, ondoren, bideo bidez, Bizilabeko gidari Saioa Aranburuk emakume hauek Bizilaben parte hartzeak duen garrantziaz hitz egin du. Bideo honetan ere Bizilabeko gazteen testigantzak jaso dira. Elhuyarreko STEAM Hezkuntza arloko arduradunak, Aitziber Lasa Iglesiasek hartu du hitza segidan. Elgoibarko Bizilaberen hastapenak ekarri ditu gogora eta urte hauetan guztietan egitasmoa indartzen lagundu dutenei eskerrak ematearekin batera, STEM emakume hauen lana azpimarratu du. Eskerrak eman dizkie herriko DEMO saioetan, Parekoetan Topaketetan edota Bizilabeko bisitetan parte hartzeagatik.
Ondoren, mahai inguru bat egin da emakume horietako batzuekin. Euren ibilbide profesionalean STEM emakumea izateak zer suposatu duen azaldu dute eta etorkizunera begira herriko haurrek, eta batik bat neskek, STEM arlora gerturatzeko nahiarekin parte hartzen dutela Bizilaben azaldu dute.
Azkenik STEM emakumeak igo dira oholtzara eta oroigarri bana eman diete Bizilabeko antolatzaile eta babesleek. Niala Magoaren emanaldiarekin amaitu da ekitaldia.