2019/05/17

Elgoibarko Udalak ikasleen artean industria-sektorea bultzatuko du Robotika Dibertigarriaren III. Feriaren bitartez

Udalerriko industria-sektorea bultzatu eta eremu tekniko zein teknologikoetan goi-mailako kualifikaziodun profesionalen alde egin nahi duen ekimen hau maiatzaren 26an egingo da Maala parkean 11:00ak eta 13:30ak artean.
Elgoibarko Udalak ikasleen artean industria-sektorea bultzatuko du Robotika Dibertigarriaren III. Feriaren bitartez

Jarduerak doakoak izango dira eta parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik, izena eman beharko dute, maiatzaren 25a baino lehen, honako helbidean dagoen inprimakia betez: http://bit.do/robotikadibertigarria

Aurten, berritasun gisa ekintza berri bat antolatu da “Bizi zientzia, bizi teknologia!” lelopean zeinetan bereziki 10 eta 14 urteen arteko gazteek tailer teknologikoak eta zientzia esperimentuak egiteko aukera izango duten ikertzaile profesionalen laguntzaz. Jarduera berri hau Elhuyar Fundazioak sustatutako proiektu baten barruan kokatzen da. Euskal Herriko gazteentzako ikerketa-zentroen sare bat sortzen dihardu Elhuyarrek, eta  Elgoibarko Udalak Elgoibarren zentro bat martxan jartzen ekimen hori laguntzeko. Horretarako, bi entitateak elkarlanean ari dira uda ondoren formalizatuko den hitzarmen bat egiteko.

Informazio gehiago hemen.

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa