2026/05/18

Elgoibarko Zientzia Azokak 5. urteurrena ospatu du

Bizilabeko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektuak erakutsi dituzte eta Elhuyarrek zientzia eta teknologia-tailerrak eskaini ditu
Elgoibarko Zientzia Azokak 5. urteurrena ospatu du

Bostgarren Elgoibarko Zientzia Azoka egin da asteburuan herriko SIGMA probalekuan. Herriko gazteek ikasturtean egindako proiektuak aurkeztu dituzte bertan eta Bizilabeko gazteek ere izan dituzte beren postuak. Proiektua egiteko jarraitu beharreko urratsak, izandako zailtasunak eta gainditu beharreko erronkak zein izan diren azaldu diete bertaratu direnei.

Horrez gain, Elhuyarrek Bizilabe zientzia eta teknologiako tailerrak eskaini ditu 6-12 urte bitartekoentzat. Materialen misterioa eta Ingeniaritza-katapulta tailerretan edota ginkana-zientifikoan parte hartu dute.

  

Azkenik, zientzia-ikuskizunean, hutsean gertatzen diren fenomenoak ulertzeko aukera izan dute bertaratutakoek. 

 

Argazki-galeria: Elgoibarko Azoka 2026